2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Dirulaguntzen deialdia, udan har daitezen herrialde pobretutako haurrak, edo gatazka armatuak dituzten herrialdeetakoak, 2024an. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 791692.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/791692).
Lehena.–Onuradunak:
Azkoiengo herritarrak, udan hartzen dituztenak herrialde pobretutako haurrak, edo gatazka armatuak dituzten herrialdeetakoak.
Bigarrena.–Xedea:
Partez pagatzea sortzen diren gastuak, udan hartzeagatik herrialde pobretutako haurrak, edo gatazka armatuak dituzten herrialdeetakoak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek sustatu behar dute, eta 2024an hartu beharko dituzte haurrak Azkoiengo herritarrek.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
Laugarrena.–Zenbatekoa:
1.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
2024ko urriaren 21etik azaroaren 11ra izanen da eskabideak aurkezteko epea.
Azkoienen, 2024ko urriaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2415295