221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

U3 sektoreko konpentsazio batzordea desegitea. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 11n egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Hasiera batean onestea Jesús Manual Pardo Ruizek Azkoiengo U3 sektoreko konpentsazio batzordearen izenean aurkeztu eskaera, Azkoiengo U3 sektoreko konpentsazio batzordea desegiteko. Desegiteko erabakia Konpentsazio Batzordeko Batzar Nagusiak hartu zuen 2024ko abuztuaren 8an, batzordeak bere helburuak bete baititu.

2.–Espedientea jendaurrean hogei egunean edukitzea, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratzen denetik aitzina, eta era berean iragarkia argitaratzea Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan, egoki jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

Azkoienen, 2024ko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2414994