2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
24-01594 gora jotzeko errekurtsoa, Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzaile bat egiteko proiektuaren hasierako onespenari buruzkoa (aldaketaren xedea da nekazaritza-produktibitate handiko lurzoruen jarduera-araubidea aldatzea, zaldian ibiltzen ikasteko zentroak baimendukotzat hartzeko)
Víctor Ibarrola Ramírezek 24-01594 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Mendabiako Udalak, 2024ko uztailaren 18ko osoko bilkuran, hartutako erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez, hasiera batez onetsi zen proiektu bat Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzaile bat egiteko, zeinak nekazaritza-produktibitate handiko lurzoruen jarduera-araubidea aldatzen baitu, zaldi-irakaskuntzako zentroak erabilera baimendukotzat hartzeko.
Hau argitaratzen da, eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan).
Mendabian, 2024ko urriaren 18an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2415299