221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Onartzea Mugiroko Kontzejuak eginiko eskuordetza "Plazaola bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko proiektua San Migeltxo (Larraun) eta Urritza (Imotz) mugarteetan" deritzon proiektua gauzatzeko

Aceptación de la delegación del Concejo de Mugiro para la ejecución del proyecto de mejora y rehabilitación de la vía verde Plazaola en San Migeltxo (Larraun) y Urritza (Imotz).

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Larraungo Udalak, 2024ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki duela onartzea Mugiroko Kontzejuak Larraungo Udalari eginiko eskuordetza, honako inbertsio hau gauzatzeko eskumenaz baliatzekoa: "Plazaola bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko proiektua San Migeltxo (Larraun) eta Urritza (Imotz) mugarteetan". Hala, kontzejuak ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Eskuordetza hau 12 hilabeteko epean amaituko da.

Ordezkaritzaren bidez, Larraungo Udalak Mugiroko Kontzejuaren ahalmenak erabili ahal izanen ditu goian aipatutako lur eremuetan, barnean hartuta Plazaola Partzuergo Turistikoari kudeaketa enkargua egitea, Partzuergoak inbertsioa egin eta dirulaguntza publikoak edo pribatuak eskatu ditzaten.

Eskuordetutako eskumena gauzatuko da eskuordetzari buruzko erabakian ezarri bezala. Aditzera ematen da aipatu eskumena betiere ondoko legediari jarraikiz eginen dela: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.2 artikulua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7. eta 27. artikuluak; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. artikulua eta hurrengoak, eta 47. artikulua eta hurrengoak.

Mugiron (Larraun), 2024ko urriaren 17an.–Alkateordea, Miguel María Mugiro Sorabilla.

Iragarkiaren kodea: L2415312