2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Xehetasun-azterketa, 20. poligonoko 404. lurzatian. Hasierako onespena
Larraungo alkateak, 2024ko urriaren 16ko 91/2024 Ebazpenaren bidez, honakoa erabaki zuen:
1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Larraungo 20. poligonoko 404. lurzatirako, Ina Sorabilla Barberena andreak sustatua.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
4. Hasierako onespena interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
Mugiron (Larraun), 2024ko urriaren 17an.–Alkateordea, Miguel María Mugiro Sorabilla.
Iragarkiaren kodea: L2415296