2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EUGIKO KONTZEJUA
Ordenantzen tarifak 2024rako. Behin betiko onespena
Eugiko Kontzejuak, 2024ko ekainaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantzen tarifak 2024rako. Erabakia 2024ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an.
Jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, tarifak behin betiko onetsi dira, eta behin betiko onespenaren testua argitara ematen da jarraian.
Eugin, 2024ko urriaren 1ean.–Kontzejuko burua, Eduardo Rodriguez García.
2024KO TARIFAK
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN
Epigrafea I.–Lurzoruaren erabilera eta aprobetxamendu bereziak:
I.1. Mahaiak, aulkiak eta beladoreak:
–022,02 euro/metro koadroa urtean, aprobetxamendua urte osoan egiten bada (erabilera hilabeteka egiten bada, horren heinekoa ordainduko da).
–0,52 euro/metro koadroa egunean, aprobetxamendua urtean 30 egun baino gutxiagotan egiten bada.
I.2. Merkatu eta azoka txikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:
–Elikagai, arropa eta oinetakoak saltzea: 0,52 euro eguneko.
–Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren beste gauza batzuk saltzea: 0,52 euro eguneko.
I.3. Banketxeetako jarduerak: eremu publikora jotzen duen fatxadan paratzen diren kutxazainak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 1,09 euro eguneko.
I.4. Kioskoak: Metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,52 euro eguneko.
Herriko bestetan, 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.5. Ostatu-ibilgailuak: 0,52 euro egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko.
Herriko bestetan, 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.6. Edukiontziak, material bilketa, obretako etxolak eta gisako gainerako elementuak:
–Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 0,35 euro.
–Obretako etxola eta egun bakoitzeko: 0,35 euro.
–Material bilketagatik m²/eguna: 0,22 euro.
–Gisako gainerako elementuengatik m²/eguna: 0,22 euro.
I.7. Salmentetarako etxolak, aisiarako eta ikuskizunetarako instalazioak: metro karratu edo zatikiko, 0,52 euro egunean.
Herriko bestetan: 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.8. Publizitaterako erabilera:
–Hesiak eta zutoinbakarrak, metro koadroa egunean: 0,54 euro.
–Banderatxoak, metro koadroa egunean: 1,09 euro.
–Iragarki kartelak, metro koadroa egunean: 49,57 euro.
–Eraikin publikoetako fatxadetan kartelak eta bertzelakoak paratzeagatik: 49,57 euro/metro karratua urtean.
I.9. Aldamioak: 0,19 euro egunean, zutoin edo beso bakoitzeko.
I.10. Garabiak: okupazio bakoitzeko, 198,62 euroko kuota sorraraziko da. Okupazioa sei hilabete baino luzeagokoa bada, 99,31 euroko bertze kuota bat sorraraziko da, hurrengo seihilekoaren lehengo egunean.
I.11. Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,52 euro.
I.12. Nolanahiko gaiak saltzeko makina automatikoak: 0,52 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.
Herriko bestetan: 3,31 euro/ metro karratu edo zatikia, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.13.1. Jarduera ekonomikoetarako bertzelako erabilera edo aprobetxamendua, metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko: 1,09 euro eguneko.
I.13.2. Jarduera ez ekonomikoetako bertzelako erabilera edo aprobetxamendua, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio, hamar metro karratuko azalera bakoitzeko: 0,23 euro eguneko.
II. epigrafea.–Lurgaineko erabilera eta aprobetxamendu bereziak.
Lurgainean egiten diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak I.13.1. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira. "Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako".
III. epigrafea.–Lurpeko erabilera eta aprobetxamendu bereziak.
III.1. Instalatutako biltontzi bakoitzeko, urtean: 49,57 euro.
III.2. Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik:
–Metro lineala, urtean: 5,50 euro.
ORDENANTZA FISKALA, EUGIKO AUZO-BIDEEN ETA MENDIKO PISTEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
Hona hemen tasaren zenbatekoa: 2,70 euro tona bakoitzeko, zura nahiz eraikuntzako materialak, makina handiak, ondasunak eta tresneria garraiatzen direnean.
ORDENANTZA, KONTZEJUKO HERRI-LURRETAKO LURZORUA, LURGAINA ETA LURPEA OKUPATZEA ARAUTZEN DUENA
Tasaren zenbatekoa zehaztuko da instalazioak okupatutako metro linealen arabera, eta horretarako tarifa hauek aplikatuko dira:
–Herri-lurra okupatzea ura edo gasa eramateko hodiekin. Metro lineal bakoitzeko: 15,00 euro urtean.
–Herri-lurra okupatzea edozein motatako hodiekin, zabalera 50 cm baino gehiago izanik, zabalera hori gainditzen duten 50 cm-ko edo horren zati bakoitzeko eta metro lineal bakoitzeko: 5,80 euro urtean.
–Lurzorua, lurgaina edo lurpea edozein motatako kableen bidez okupatzea, metro lineal bakoitzeko: 15,00 euro urtean.
–Herri-lurra okupatzea zutoin, transformazio zentro, etxola edo erregistroekin, metro karratu bakoitzeko: 10,00 euro urtean.
–Herri-lurra okupatzea edozein motatako gaiak bildu edo biltegiratzeko, metro karratu bakoitzeko: 10,00 euro urtean.
Horretaz gainera, herri-lurretako lurzorua, lurgaina eta lurpea edozein motatako instalazioen bidez aprobetxatzeko lizentzia edo baimena hartzeagatik interesdunak 50,00 euroko tasa ordaindu beharko du.
ORDENANTZA, EUGIKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA
–Laborantzako herri-lurretako lurzatien kanona: 0,27 euro/m².
–Laborantzako herri-lurretako lurzatien kanona (baratzetarako ez direnean): 0,10 euro/m.
–Larretako lurzatien kanona:
- Ardi edo ahuntz buru bakoitzeko: 1,29 euro.
Gizarte Segurantzaren sisteman inskribaturik badaude nekazaritzako bertzeren konturako langile gisa: 0,65 euro.
- Behi edo behor azienda bakoitzeko: 13,00 euro.
Inskribaturik badaude nekazaritzako beren konturako langile gisa: 6,50 euro.
- Europar Batasunaren Nekazaritza Politikarako ziurtaturiko hektarea bakoitzeko: 3,26 euro.
Nagusiki nekazari direnak: 0,00 euro.
–Etxerako egur-loteen kanona: 3,24 euro/tona.
–Botata dagoen egurraren herritarrendako aprobetxamendua: 6,00 euro/tona.
–Etxebizitzaren inguruko lurraren kanona: 0,27 euro/m².
–Industriarako lurra okupatzeko kanona: 0,32 euro/m².
–Iturbegietatik ura hartzeko kanona: 0,10 euro/m³.
IROSO GIZARTE ETXEA ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA
–Bizilagunek gelak erabiltzea, xede sozialarekin: doan.
–Bizilagunek gelak erabiltzea, erabilera pribaturako: 10,00 euro orduko.
–Bizilagunak ez direnek gelak erabiltzea, xede sozialarekin: 10,00 euro orduko.
–Entitate publikoek gelak erabiltzea doako jardueretarako: doan.
–Entitate publikoek gelak erabiltzea xede ekonomikoko jarduerak egiteko: 10,00 euro orduko.
–Enpresek gelak erabiltzea, jarduera pribatuetarako: 15,00 euro orduko.
ORDENANTZA, EUGIKO LARRAIN-TOKI PILOTALEKUAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 15,00 euro ordu eta erdia.
–Pilotalekua argiarekin erabiltzea: 18,00 euro ordu eta erdia. Prezioaren barrenean hartzen da aldagelak eta kantxa ondoko dutxak erabiltzeko eskubidea.
–Eugiko bizilagunak erabiltzeko tasa ordaintzetik salbuetsita daude, baina argia erabiltzeko tasa ordaindu beharko dute: 3,00 euro ordu eta erdia.
–Pilotalekua Kontzejuak baimentzen dituen erabilerez beste batzuetarako tasa hauxe izanen da:
- Pilotalekuaren erabilera orokorra: 15,00 euro orduko.
- Erabilera, banakakoa: 2,00 euro, ordu eta lagun bakoitzeko.
- Taldeek gaua bertan egitea: 5,00 euro pertsonako, aldagelak eta dutxak erabiltzeko eskubidearekin.
ORDENANTZA, HILERRIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
–Ehorzketak: 150,00 euro.
–Desobiratzeak: 150,00 euro.
–Berrehorztea: 75,00 euro.
–Nitxoen kontzesioa, 20 urterako: 150,00 euro.
–Nitxoen kontzesioa, 20 urterako luzapena: 150,00 euro.
–Kolunbarioaren kontzesioa, 30 urterako: 150,00 euro.
–Kolunbarioen kontzesioa, 30 urterako luzapena: 150,00 euro.
–Kontzesio berriak nitxoetan edo kolunbarioetan hobiratzeko, hilobian beste gorpuzki batzuk edo errautsen kutxak daudenean: aurreko tarifei %10eko murrizketa aplikatuko zaie, aurreko kontzesioa bukatzeko edo luzatzeko falta den urte bakoitzeko.
ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
–Ziurtagiriak: 0,60 euro folio bakoitzeko.
–Interesdunak emandako agirien fotokopiak: 0,10 euro orriko.
–Kontzejuaren artxiboan dauden agirien fotokopiak: 0,60 euro orriko.
EUGIKO ERREGE ARMA-OLAREN AURRIAK IKUSTEKO TALDEENDAKO HITZARTUTAKO BISITA GIDATUAK
Aldez aurretik eskatu beharko dira Eugiko Errege Arma-olaren aurriak ikusteko taldeendako hitzartutako bisita gidatuak, eta 3,00 euroko kostua izanen du pertsonako.
Iragarkiaren kodea: L2414808