2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua Ilurdotzen. Eskaerak aurkeztea
Esteribarko Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki du hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan herritarrek, interesa badute eta Esteribarko herri-lurren aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eska dezaten laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, hain zuzen ere Ilurdotzeko 6. poligonoko 315. lurzatiarena, herritarren arteko zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioen bidez. Eskaera horiek aurkeztu ahal izanen dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legea).
Interesdunen eskura dago laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioa arautuko duen baldintza-agiria, udal bulegoetan eta udalaren web orrian (baldintza-agirian egonen dira eskabide-eredua eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa).
Hori guztia argitara ematen da, bete dadin xedatuta dagoena urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua) eta Esteribarko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 64. artikuluan.
Esteribarren, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2415297