221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94/2024 FORU DEKRETUA, urriaren 16koa, Rafael Lara González jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izendatzen duena.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera zehazten du. Kontseilu hori Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatzeko dagoen organo independentea da, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzen eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen duena.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.3 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak proposatuta, kasuan kasuko entitateek edo erakundeek haiek hautatu ondoren.

Lau urte igaro dira Nafarroako Kontseilua ordezkatzen duen kidea otsailaren 19ko 18/2020 Foru Dekretuaren bidez izendatu zenetik.

Egiaztatu denez ezen, espedientetik ondorioztatzen den moduan, Nafarroako Kontseiluak, 2024ko irailaren 23an egindako osoko bilkuran, hautapena egin duela, eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariak izendapen proposamena formalizatu duela, Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko urriaren hamaseian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Rafael Lara González jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Kontseiluaren ordezkari gisa, eta María Pilar Álvarez Asiáin andrea ordezko kide.

2. Foru dekretu hau interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari eta Nafarroako Kontseiluari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2414964