2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Lurrak desjabetzea, bizikleta-ibilbidea eraikitzeko. Jendaurreko informazioa
Arbizuko Udalak, 2024ko irailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera eman zion bizikleta-ibilbidea eraikitzeko lurrak desjabetzeko espedienteari.
Udalaren zerbitzu publikoa izanik, Sakanako Mankomunitatearen esku dagoena, Udalak egin behar du nahitaezko desjabetzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 47.4 artikuluari jarraituz. Halaber, tokiko zerbitzuen gaineko obra proiektuen eta planen onespenari loturik dago haietan sartzen diren ondasun eta eskubideen onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetako, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 29. artikuluaren, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluaren eta gainerako xedapen aplikagarrien arabera.
Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. eta 18. artikuluetan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, aho batez onartu da.
Arbizun, 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2414976