2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena
Berriozarko Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 16an, honako ebazpen hau eman zuen:
Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 3an hartutako erabakiaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena. Lanpostuak 22 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan.
Delako deialdia argitaratu zen 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an.
Bukatu da behin-behineko zerrendari alegazioak aurkezteko epea (zerrenda hori onetsi zen Alkatetzaren 508/2024 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2024ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean). Hala, jarraikiz deialdiaren laugarren oinarriari, bidezkoa da onestea deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eta bidezkoa da, orobat, lehenbiziko probarako tokia, eguna eta ordua ezartzea.
Goian aipatutakoarengatik, ebatzi dut:
Lehenbizikoa.–Aipatutako deialdirako, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:
Onartutakoak, alfabeto-ordenaren arabera:
ABARZUZA LOIDI, ALBERTO
ARANGUREN CHOCARRO, OSKIA
AYESA REDÍN, AINARA
BARANDIKA ORTÍZ DE ZARATE, HÉCTOR
BAZTAN CARRERA, MANUEL NICASIO
CIGANDA MURILLO, JOSEBA
FERNÁNDEZ SAYAVERA, DAVID
FRAILE ITURRALDE, JORGE
FUERTES OÑA, ROBERTO
GAMBRA URIZ, IÑIGO
GARATE OLANO, GORKA
GARCÍA ECHECHIPIA, MIKEL
GOIKOETXEA AUZMENDI, IÑIGO
GOÑI BIURRUN, IOAR
IRIARTE OLLO, MIKEL
JIMENEZ IGUAL, EDER
LABIANO DEL RÍO, IÑIGO
LASA USTARIZ, AITOR
LEGARRA BEUNZA, ENEKO
LIZARRAGA POZUETA, ARKAITZ
MANGADO GOÑI, ENEKO
MARTIRENA VIDADOR, IGOR
MONTIEL ARTOZQUI, ERLANTZ
OYARZUN MARTÍNEZ, JUAN ANTONIO
REKALDE IZKO, JULEN
RÍPODAS EZCURRA, ROBERTO
ROPERO SÁNCHEZ, JOSÉ IGNACIO
SEÑAS BEA, FRANCISCO JAVIER
URZAINKI BEORLEGI, LUIS
ZARAUTZ ARRUTI, ÁNGEL MARÍA
ZÚÑIGA PÉREZ DE URABAIN, GANIX
Baztertuak:
–Eskatutako titulua ez aurkezteagatik:
SALICIO URIZ, MARKEL
–Ez aurkezteagatik nortasun-agiri nazionala eta beharrezko titulazioa, eta tasa ez ordaintzeagatik:
MARTINCORENA EGÜES, ASIER
–Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:
MEDEL MUNARRIZ, JULEN
RODRÍGUEZ BORREGO, ANDER
Bigarrena.–Zehaztea non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioaldiaren lehendabiziko proba. Hain zuzen, 2024ko azaroaren 28an izanen da, ostegunarekin, 09:00etan, Berriozarko udal liburutegian (Euskal Herria plaza 5, 31013 Berriozar, Nafarroa).
Eskatutako euskara-maila frogatu ez dutenentzat, baldin parte hartzeko eskabidean hala eskatu badute, euskara-maila neurtzeko proba eginen da azaroaren 15ean, ostiralarekin, 08:30ean, Euskarabidearen egoitzan (Paulino Caballero kalea 13, 31002 Iruñea, Nafarroa).
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta honen berri ematea sindikatuetako ordezkariei eta epaimahaikideei.
Berriozarren, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2414967