1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Lergako ondasun higiezinena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko irailaren 10ean, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin hipotekatu eta enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03639.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200103639
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
1. LOTEA.
Lehena.–Agoizko 115 zenbakiko erregistro-finka (15. liburua, 2840. liburukia, 89. folioa, Erregistro Kode Bakarra: 31001002165148) honela deskribatzen da erregistro-liburuetan:
Hiri finka. El Sol kaleko sei zenbakiko etxea, Lergako jurisdikziokoa, bere larraina eta pasabidea dituena. Bost area eta hirurogeita hamabi zentiareako azalera duen finka osatzen du. Mugakideak: atera eta eskuinaldean, kale hori bera; ezkerrean, Antonio Ibáñezen baratzea eta Juan Román Izcoren etxea; eta atzealdean, Francisco Lizoainena.
Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak: ez dago horren berri.
Katastrokoa. Lergan. 726. lurzatia, 3. poligonoa, 1. azpiarea eta 1-5 hiri unitateak.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001553655FW.
2. LOTEA.
–1. finka.
1638 zenbakiko erregistro-finka, Lergakoa, Agoizko Jabetza Erregistroko 18. liburua, 3465. liburukia, 18. folioa.
Landa finka. Lehorreko lursaila, lurzatiak biltzeko plano orokorreko 3. poligonoko 102 zenbakiko finka, Los Linares izeneko alderdian, Lergako Udala. Mugakideak: iparraldean, Ignacio Asurmendi Ojer (103 zenbakiko finka); hegoaldean, bidea; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, José María Iriarte Ojer (98 zenbakiko finka), herri-lurrak (99 zenbakiko finka), Marino Goicoechea Reta (100 zenbakiko finka) eta María Teresa Zabalegui Beorlegui (101 zenbakiko finka). Lau hektarea, laurogeita bat area eta laurogeita zortzi zentiareako azalera du eta, beraz, zatiezina da indarrean dagoen legeriaren arabera.
Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak:
Finka hori Lergako Udalaren jabetzako bazkalekuaren barruan dago. Belarrez eta urez baliatzeko eskubidea du, eta eskubide hori inter vivos eta mortis causa eskualdatu daiteke.
Katastrokoa. Lergan. 2. poligonoa, 1254. lurzatia, A, B eta C azpiareak; 48.188,23 metro karratu ditu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002193086KQ.
–2. finka.
Erregistrokoa. LERGAko 1639 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 18. liburua, 3465. liburukia, 21. folioa.
Landa finka. Lehorreko lursaila, lurzatiak biltzeko plano orokorreko 3. poligonoko 159 zenbakiko finka, Los Castillos izeneko alderdian, Lergako Udala. Mugakideak: iparraldean, Antonio Asurmendi Ojer (160 zenbakiko finka) eta bidea; hegoaldean, Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132 errepidea; ekialdean, Josefina Zabaleta Pérez (158 zenbakiko finka); eta mendebaldean, sakana. Hektarea bat, hogeita hamabost area eta hogeita hiru zentiareako azalera du, eta, beraz, zatiezina da indarrean dagoen legeriaren arabera.
Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak:
Finka hori Lergako Udalaren jabetzako bazkalekuaren barruan dago. Belarrez eta urez baliatzeko eskubidea du, eta eskubide hori inter vivos eta mortis causa eskualdatu daiteke.
Katastrokoa. Lergan. 2. poligonoa, 1309. lurzatia, A eta B azpiareak; 13.523,07 metro karratu ditu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002193137PH.
–3. finka.
Erregistrokoa. Lergako 1640 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 18. liburua, 3465. liburukia, 23. folioa.
Landa finka. Lehorreko lursaila, lurzatiak biltzeko plano orokorreko 5. poligonoko 426 zenbakiko finka, Euntzezar izeneko alderdian, Lergako Udala. Mugakideak: iparraldean, Ramón Zabalegui Beorlegui (424 zenbakiko finka) eta Josefina Ecay Echapare (425 zenbakiko finka); hegoaldean, Abaizko bidea; ekialdean, María Rosario Epifanía Zabaleta Pérez (422 zenbakiko finka) eta Ramón Zabalegui Beorlegui (424 zenbakiko finka); eta mendebaldean, Benito Beroiz Zaro (427 zenbakiko finka). Hogeita hamar area eta bost zentiareako azalera du, eta, beraz, zatiezina da indarrean dagoen legeriaren arabera.
Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak:
Finka hori Lergako Udalaren jabetzako bazkalekuaren barruan dago. Belarrez eta urez baliatzeko eskubidea du, eta eskubide hori inter vivos eta mortis causa eskualdatu daiteke.
Katastrokoa. Lergan. 4. poligonoa, 1210. lurzatia, A azpiarea. 3.004,77 metro karratu ditu.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002193451RP.
–4. finka.
Erregistrokoa. Lergako 1641 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 18. liburua, 3465. liburukia, 25. folioa.
Landa finka. Lehorreko lursaila, lurzatiak biltzeko plano orokorreko 5. poligonoko 493 zenbakiko finka, Los Cascajos izeneko alderdian, Lergako Udala. Mugakideak: iparraldean, Emilia Otazu Ganuza (494 zenbakiko finka); hegoaldean, Urretako erreka-zuloa; ekialdean, Jesús Marco Gorraiz (487 zenbakiko finka) eta bidea; eta mendebaldean, Urretako erreka-zuloa. Laurogeita zazpi area eta laurogeita hamazazpi zentiareako azalera du eta, beraz, zatiezina da indarrean dagoen legeriaren arabera.
Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak:
Finka hori Lergako Udalaren jabetzako bazkalekuaren barruan dago. Belarrez eta urez baliatzeko eskubidea du, eta eskubide hori inter vivos eta mortis causa eskualdatu daiteke.
Katastrokoa. Lergan. 4. poligonoa, 1236. lurzatia, A, B eta C azpiareak; 8.798,53 metro karratu ditu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002193476MY.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko urriaren 24an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2415524