221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

93/2024 FORU DEKRETUA, urriaren 16koa, kargutik kentzen duena Hugo López López jauna, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kidea.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera zehazten du. Kontseilu hori Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatzeko dagoen organo independentea da, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzen eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen duena.

Otsailaren 19ko 18/2020 Foru Dekretuaren bidez, Hugo López López jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izendatu zen lau urterako, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluak izendapena formalizatu ondoren.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.3 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak kargutik kenduko direla berek uko eginda, ordezkariaren eta ordezkatzen duen entitatearen arteko lotura desagertzen denean, heriotzaren ondorioz edo epai bidez ezgaituak izan ondoren.

Izendapena egin zenetik lau urte igaro direla, Nafarroako Kontseiluak, 2024ko irailaren 23an egindako bilkuran, erabaki du kargutik kentzea Hugo López López jauna, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kidea.

Horiek horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko urriaren hamaseian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Hugo López López jauna, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kidea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari eta Nafarroako Kontseiluari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2414962