1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 24ko 57/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako 0000331/2024 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak garatzen dira.
Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali da 0000331/2024 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Prozedura hori STEILAS sindikatuak aurkeztu zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak garatzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 24ko 57/2024 Foru Aginduaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2024ko urriaren 21ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2415327