1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
129/2024 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Cierzo II eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak", Corella, Cintruénigo, Castejón eta Tuterako udal-mugarteetan.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 95/2024 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio-baimena eman zen Corella, Cintruénigo, Tutera eta Castejongo udal-mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko 46,87 MW-eko "Cierzo II" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio azpiegituretarako, eta instalazio horrek onura publikoa (1. fasea) duela zehazki deklaratu zen.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Corella, Cintruénigo, Tutera eta Castejongo alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Corella, Cintruénigo, Castejón eta Tuterako udaletxeetan, 2024ko abenduaren 9, 10, 11, 12 eta 13an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea EDP Renovables España SL enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corella, Cintruénigo, Castejón eta Tuterako udaletxeetako iragarki tauletan argitaratzea.
Iruñean, 2024ko irailaren 21ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2413825