1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
330/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpena –horren bidez onesten da aldaketa egitea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta hezkuntza bereziko unitateetako hezkuntza itunetan, 2024-2025 ikasturterako–.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 139/2021 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna berritzea 2021-2022 ikasturtetik aurrera. Ebazpen horren bitartez, 36 unitate itundu ziren Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxean; 2023-2024 ikasturtera arte mantendu dira horiek.
416/1992 Foru Dekretuak, abenduaren 14koak, hezkuntza itunei buruzko arauen erregelamendua onesten duenak, honako hau ezartzen du 46. artikuluaren 1. apartatuan: "Unitate kopurua aldatzeagatik edo banan banako beste gorabeherengatik ikastetxeetan izan litezkeen aldaketek hezkuntza itunaren aldaketa eraginen dute, aldaketa horiek haren onespena posible egin zuten baldintzak ukitzen ez badituzte". Bestalde, artikulu bereko 6. apartatuak hau dio: "Itundutako unitateak gehitzen edo gutxitzen dituzten aldaketak ikastetxearen titularrak eskatuta egiten ahalko dira edo, ofizioz, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak burututa, titularra entzun eta gero".
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emandako apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpen bidez onetsi zen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta hezkuntza bereziko unitateetako hezkuntza irunak aldatzea 2024-2025 ikasturterako; horrela, apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpena ere aldatu zen. Geroago, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emandako uztailaren 2ko 215/2024 Ebazpen bidez zabaldu zen itundutako unitateen kopurua. 291/2024 Ebazpenak, irailaren 11koak, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, aldatu egin zuen apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpena.
2024ko irailaren 1ean, EDUCA aplikazioan, Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxearen matrikula datuak kontsultatu ondoren, Lehen Hezkuntzako 2. mailan ikasleen murrizketa bat egon dela ikusi da. Apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpen bidez itundutako unitateen murrizketa, etapa horretako ikasleen galera dakarrena, ikastetxeari jakinarazi zitzaion 2024ko irailaren 17an, eta hamar egun balioduneko epea eman zitzaion egokitzat jotzen zituen alegazioak aurkezteko.
2024ko irailaren 24an, Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxeak alegazioak aurkeztu zituen, honako hau argudiatuz: alde batetik, Lehen Hezkuntzako 2. mailako eskola-unitate bakoitzeko ikasleen batez besteko ratioa 20,17 ikaslekoa dela, kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean ituna izateko ezarri den gutxieneko ratioa 21 ikaslekoa dela lehen hezkuntzan, abenduaren 21eko 133/2023 Ebazpenaren arabera; eta, bestalde, lehen hezkuntzako 2. mailan baloratu edo diagnostikatu den ikaskuntza zailtasunen bat duten 32 ikasle matrikulatu daudela.
Ratioaren inguruko alegazioari dagokionez, aipatu behar da 133/2023 Ebazpenak, abenduaren 21ekoak, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, 5.5 puntuan ezartzen dituela itundutako unitateen kopurua kalkulatzeko irizpide hauek:
"…b) Lehen Hezkuntza.
Gela bakoitzeko gehieneko ikasle kopuruari dagokionez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuaren 11. artikuluak Lehen Hezkuntzarako ezartzen duen kopurua errespetatuko da.
Itundutako unitateek, gainera, eskola-unitate itundu bakoitzeko gutxieneko batez besteko ratio hauek izanen dituzte:
Delako maila osatzen duten kurtsoetako bakoitzerako unitate bakarra duten ikastetxeak.
a.–Iruñean eta Iruñerrian (Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Elortzibar, Galar zendea, Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia eta Zizur zendea): 21 ikasle, Lehen Hezkuntzako eskola-unitate itundu bakoitzeko…"
Aztertzen ari garen kasuan, Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxeak aipatzen duen unitate itundu bakoitzeko gutxieneko batez besteko ratio hori maila bakoitzerako unitate bakarra duten ikastetxeei dagokiena da, baina hori ez da ikastetxe horren kasua; izan ere, maila bakoitzean unitate itundu bat baino gehiago dituen ikastetxea da.
Baloratu eta diagnostikatu den ikaskuntza zailtasunen bat duten ikasleen inguruko alegazioari dagokionez, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta hor adierazi du, lehen hezkuntzako 2. mailan, 25 ikasle ageri direla matrikulatuta EDUCA aplikazioan, baina horietako bost bakarrik ageri direla hezkuntza premia edo hezkuntza laguntzako berariazko premiekin, curriculum atzerapenarekin, gainerako ikasleak curriculum atzerapenik gabekoak izanda. Adierazitakoaren arabera, ez da egokia ikasle horiek zenbatzea Lehen Hezkuntzako 2. mailan unitate bat gehiago mantentzeko ondoreetarako.
Ondorioz, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendariak, Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasturte hasierako matrikulen datuak ikusita, txosten bat aurkeztu du Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxean 2024-2025 ikasturterako unitate itunduak murrizteko premia jakinarazteko, Lehen Hezkuntzako 2. mailako matrikula murriztu egin delako, 2024ko irailaren 1etik aurrera. Hartara, ikastetxeak 35 itunpeko unitate izanen ditu Lehen Hezkuntzan.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1.a Aldatzea Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpena –horren bidez onesten da aldaketa egitea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta hezkuntza bereziko unitateetako hezkuntza itunetan, 2024-2025 ikasturterako– eta, horrekin batera, apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpena ere aldatzea. Aldaketa horren ondorioz, aldi baterako murriztu dira Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxean Lehen Hezkuntzako itunpeko unitateak 2024-2025 ikasturterako, 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hala, data horretatik aurrera, ikastetxeak 35 itunpeko unitate ditu, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren bidez itundutako 36 unitateen ordez.
2.a Ebazpen hau Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxeari jakinaraztea, eta adieraztea gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Hezkuntzako kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
3.a Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari (Plangintza), Ikastetxeak Finantzatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari.
Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F2414757