221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

236/2024 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa, eta zehazten baita zer prozedura erabili behar den eskatzeko lanpostuak ezabatu daitezen, eta zein behin-behineko lanpostu huts sartzen diren 2024-2025 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 14ko 232/2024 Ebazpenaren bidez, dei egin da estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Ebazpen horren laugarren oinarriaren arabera, deialdian beteko diren lanpostu hutsak, hala behin-behinekoak nola behin betikoak, lekualdatze-lehiaketa hauen prozedura-arau aplikagarriak ezarri zituen urriaren 1eko EFD/1056/2024 Aginduaren bosgarren apartatuan aurreikusitako egunetan zehaztuko dira, eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko dira: https://www.educacion.navarra.es/eu/.

Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da argitaratzea Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa.

Bestalde, beharrezkoa da zehaztea lanpostuak formalki ezabatzeko eskaeren prozedura kasuan kasuko plantillan lanpostua aurreikusia ez duten irakasleentzat.

Era berean, bidezkoa da zehaztea 2024-2025 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak, irakasle funtzionarioen kidego hauei dagokienez: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratzea Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa.

Zonifikazio hori urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako egoeretan dauden irakasleek lehentasunezko eskubidea erabil dezaten aplikatuko da, apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Errege dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan adierazitako irakasleen kidegoetako funtzionarioen estatuko lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk arautu ziren.

2. Zehaztea zer behin-behineko lanpostu huts sartzen diren irakasle funtzionarioentzat onetsitako estatu mailako lekualdatze-lehiaketaren deialdian, kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa. Deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 14ko 232/2024 Ebazpenaren bidez onetsi da.

Lanpostu hutsen zerrenda hori ebazpen honen eranskinetan azaltzen da, irakasleen kidego hauetako bakoitzerako:

KIDEGOAREN KODEA

IZENA

II. eranskina

511

590

591

598

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.

III. eranskina

512

592

–Hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak.

–Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak.

IV. eranskina

593

594

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.

V. eranskina

513

595

596

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak.

Zer kidegotan hartzen den parte, haren lekualdatze-lehiaketaren deialdia ebaztearen ondorioz sortzen direnak gehituko zaizkie ebazpen honetan aurreikusitako lanpostu hutsei. Horiez gain, gutxienez 2024ko abenduaren 31ra arte erretiroengatik, heriotzengatik edo lanpostua gordetzeko eskubiderik gabeko eszedentziengatik sortzen diren lanpostu hutsak ere sartzen ahalko dira. Lanpostu horiek guztiek eskola plangintzan aurreikusiak egon beharko dute.

Bigarren Hezkuntzako, hizkuntza eskola ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek maila bereko irakasleen kidegoetako funtzionarioekin batera hartuko dute parte, eta lanpostu huts berberak eskainiko zaizkie, katedradunen kidegoetakoak izateagatik aplikatzen ahal zaizkien berariazko merezimenduak galarazi gabe.

Zenbait espezialitatetako lanpostuak eskuratzeko, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko funtzionarioek (iraungi beharreko kidegoa) eta urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuak arautzen duen prozeduraren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratu diren espezialitate horietako irakasleek, lehiaketan, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko irakasleekin batera parte hartuko dute, lanpostu huts berberetarako. Espezialitateak hauek dira: Sukaldaritza eta Pastelgintza, Estetika, Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa, Ibilgailuen Mantentze-lanak, Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-lanak, Patroigintza eta Jantzigintza, Ile-apainketa, Arte Grafikoetako Produkzioa, Jatetxe Zerbitzuak eta Soldadura.

Era berean, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren arabera Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratu diren espezialitateetako lanpostuetarako, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko funtzionarioek (iraungi beharreko kidegoa) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioekin batera parte hartuko dute, espezialitate horietako lanpostu huts berberetarako.

3. Bigarren Hezkuntzako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoetako plantillan dauden lanpostu hutsak, ebazpen honen eranskinetan azaltzen direnak, "lanpostu hutsak" izeneko zutabean ageri dira.

Lanpostu hutsen zutabean agertzen den minus ikurrak esan nahi du lehiaketaren ondoriozko lanpostuak amortizatu eginen direla, eta, hortaz, bete beharreko lanpostu kopurua ez dela handituko.

4. Ebazpen honen bidez onesten diren plantilletan ez da lanposturik ezabatuko. Horrela, minus ikurra duten lanpostu hutsak amortizatu eginen dira erretiroak, eszedentziak edo lanpostua galtzea dakarten ezabaketak direla-eta, hutsik gelditzen badira lehiaketaren, heriotzaren edo antzeko arrazoien ondorioz.

5. Behin betiko destinoa duten funtzionarioek, baldin eta haien lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusia ez badago, beren lanpostua ezabatzeko eskatzen ahalko dute, prozedura honen arabera:

a) Kasuan kasuko plantillan aurreikusi ez diren edo murriztu diren lanpostuei atxikiak dauden irakasleek lanpostua ezabatzeko eskaera egiten ahalko diote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, eta, horretarako, ebazpen honen VI. eranskinean azaltzen den agiria beteko dute. Eskaera hori aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Murriztutako lanpostuak baino gehiago badira murriztutako espezialitateko edo hizkuntzako lanpostuei atxikitako irakasle eskatzaileak, hurrengo irizpideak bata bestearen ondoren aplikatzetik ateratzen diren irakasleei eraginen die ezabaketak:

1. Nork duen benetan emandako zerbitzu urte gehien, karrerako funtzionario gisa, dagokion kidegoan.

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako karrerako funtzionarioei, karrerako funtzionario gisa benetan emandako zerbitzuak zehaztearren, nork bere irakasleen kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako benetako zerbitzuen denbora hartuko zaie kontuan.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legearen 29. xedapen gehigarriari jarraikiz kidegoetan sartutako irakasleei dagokienez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario gisa duten antzinatasunari lan-kontratudun finko gisa egiaztatua dutena gehituko zaie, lehen zerbitzu urtea kenduta.

2. Nork duen antzinatasun handiena behin betiko destinoko lanpostuan, etenik gabe.

3. Nor sartu zen lehenago kidegoan (urtea).

4. Halakorik bada, dagokion katedradunen kidegokoa izatea.

5. Nork duen puntuazio handiena kidegoan sartzeko hautapen prozesuan.

c) Lanpostua ezabatzeak 5 egun balioduneko epearen azken egunean izanen ditu ondorioak, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hortaz, interesdunek ikasturte honetako lekualdatze-lehiaketan erabiltzen ahalko dute lanpostuak betetzeko araudian aurreikusitako lehentasunezko eskubidea, bat etorriz Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 14ko 232/2024 Ebazpenean ezarritako baldintzekin. Ebazpen horren bidez dei egin da estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eranskinak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/) argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen honen eta beronen eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko urriaren 15ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2414922