221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4528E/2024 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimen osagarri bat onesten baita gizarteratze- eta laneratze-enpresei soldatetarako eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotetarako dirulaguntzak emateko deialdian. DDBN identifikazioa: 722600.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 28an emandako 3021/2018 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 298E/2023 Ebazpenaren bidez, 3.000.000 euroko gastua baimendu zen 2024rako.

Ekitaldi osorako gastu aurreikuspena dela eta, helburu horretarako erabiliko den kreditua handitu beharra dago.

Horregatik guztiagatik, hau proposatzen da:

1. 2024ko gastu-aurrekontuaren kargura, baimena ematea gizarteratze- eta laneratze-enpresei soldatetarako eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotetarako dirulaguntzak emateko deialdiaren gastua handitzeko. Deialdi hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 28an emandako 3021/2018 Ebazpenaren bidez arautu zen eta 722600 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. 50.000,00 euro gehituko dira, "Zailtasun handiagoak dituzten kolektiboak gizarteratzeko programetarako laguntza. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4819 241104 (PEP: E-22-000530-01) partidaren kargura.

2. Gehikuntza honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024ko urriaren 18an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2415302