1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
404E/2024 EBAZPENA, urriaren 9koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Nafarroako Unibertsitatearen campuseko udalez gaindiko plan sektorialaren Z-1 jarduketa unitatearen xehetasun-azterketaren aldaketa espedienteari, Pio XII.aren etorbidearen hegoaldean Inmobiliaria Universidad de Navarra SA enpresak sustatuko duen Klinika Unibertsitariorako eraikin berri bat egiteko.
Aurkeztu den dokumentuaren xedea da "Xehetasun azterlana Z-1 jarduketa unitatean (eraikin berria Pio XII.a etorbidearen hegoaldean, Klinika Unibertsitarioarendako)" aldatzea. Xehetasun-azterketa horren behin betiko onespena 2002ko uztailaren 5eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Dokumentu hori izapidetu da "BIOMA zentroa" proiektua Iruñeko 4. poligonoko 2765 lurzatian eraikitzeko, eta Nafarroako Unibertsitatearen campusaren udalez gaindiko plan sektorialean (UPS) jasotako determinazioak betetzen direla ziurtatzeko; izan ere, plan horretan ezartzen denez, UPSaren planoetan zehaztu eta aurreikusirik ez dauden eraikin berriak eraikitzeko, beharrezkoa da xehetasun azterketa bat aurkeztea obra lizentzia eskuratu aurretik.
Testuinguru horretan, hauek dira aurkeztu den xehetasun azterketaren aldaketaren helburuak:
1.–Uneko eraikuntza eguneratzea: kasu honetan, CIMA ikerketa zentroa, unibertsitate zerbitzuetarako bulegoen eraikina (ACUNSA) eta sestra azpiko bi solairu dituen lurpeko aparkalekua eta gainazaleko aparkalekua.
2.–"Erabilera anitzeko eraikina" kentzea, ez baitago eraikita eta ez dago eraikitzeko asmorik ere.
3.–"BIOMA zentroa" eraikina eta hari lotutako urbanizazioa txertatzea, hau da, gaur egun dauden gainazaleko aparkaleku plazak kendu, lorategi eremua zabaldu eta gainerako campusarekiko konexioak hobetzea.
Espedientean daude Iruñerriko Mankomunitateak eta Babes Zibileko Zerbitzuak emandako aldeko txostenak, 2024ko ekainaren 7koa eta 14koa, hurrenez hurren.
Era berean, Hegazkineria Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman dio xehetasun azterketari 2024ko urriaren 1ean. Txosten horretan adierazi du plangintza dokumentuan ageri diren aeronautikako zortasunei buruzko otsailaren 24ko 584/72 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluen aipamenak eguneratu beharko direla, aireko nabigazioa babesteko zortasun aeronautikoak arautzen dituen maiatzaren 16ko 369/2023 Dekretuaren 31. eta 33. artikuluen aipamenak izan daitezen. Azken artikulu horien arabera, Aireko Segurtasunaren Estatu Agentziaren (AESA) aurretiazko oniritzia jaso beharko da hirigintzako lizentziak emateko.
Horrez gain, txostena eskatu zaio Ingurumen Ebaluazioaren Atalari, atal horrek erabaki dezan abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluaren araberako xehetasun azterketaren aldaketak ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar duen ala ez.
Xedeari dagokienez, instrumentua bat dator hirigintza legerian ezarritakoarekin: Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 63. artikuluan ezarritakoarekin eta aipatutako udalez gaindiko plan sektorialaren hirigintza araudiaren 7. atalarekin.
Bestalde, proposatutako hirigintza determinazioek bete egiten dituzte udalez gaindiko plan sektorialean ezarritako hirigintza parametroak, eraikuntzaren altueraren, eraikigarritasunaren eta gehieneko okupazioaren aldetik.
Aldaketa instrumentu hau izapidetzea eta onestea Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen instrumentua delako.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2024ko irailaren 16ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginak (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiak) ezarritakoarekin bat, eta Lurralde Kohesioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1.a Hasierako onarpena ematea Nafarroako Unibertsitatearen campuseko udalez gaindiko plan sektorialaren Z-1 jarduketa unitatearen xehetasun-azterketaren aldaketa espedienteari, Pio XII.aren etorbidearen hegoaldean Inmobiliaria Universidad de Navarra SA enpresak sustatuko duen Klinika Unibertsitariorako eraikin berri bat egiteko.
2.a Espedientea ebazteko, ezinbestean zuzendu behar izatea espedientea, honako hauen arabera:
–Plangintza dokumentuan ageri diren aeronautikako zortasunei buruzko otsailaren 24ko 584/72 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluen aipamenak eguneratu beharko dira, aireko nabigazioa babesteko zortasun aeronautikoak arautzen dituen maiatzaren 16ko 369/2023 Dekretuaren 31. eta 33. artikuluen aipamenak izan daitezen. Azken artikulu horien arabera, Aireko Segurtasunaren Estatu Agentziaren (AESA) aurretiazko oniritzia jaso beharko da hirigintzako lizentziak emateko.
–Nafarroako Planeamenduaren Erregistroaren arabera eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako instrumentuen aurkezpen formatua kontuan hartuta, aurkeztu den dokumentazio grafikoa informazio planoetatik eta antolamendu planoetatik desberdindu behar da. Antolamendu planoetan, aldatu diren determinazioak islatuko dira soilik: eraikinen eta bideen lerrokadurak eta sestrak. Horrez gain, plano horiek lau izkinetako koordenatu geografikoak eraman behar dituzte, ETRS89 erreferentziako sistema geodesikoan, iparra 30 UTM proiekzio eremuan.
–Memoriaren eranskinaren 1.5 atalak dokumentuan ageri ez den eranskin bat aipatzen du. Akats hori zuzendu egin behar da.
3.a Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzunaldia ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da bi tramite horien epea.
Horretarako, xehetasun azterketa Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren webgune honetan egonen da ikusgai: https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/jendaurrean-jarrita-dauden-planak-proiektuak-eta-azterketak; epe horretan, egoki jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari eta espedientearen sustatzaileari.
5.a Sustatzaileari helaraztea Iruñerriko Mankomunitateak eta Babes Zibileko Zerbitzuak emandako aldeko txostenak, 2024ko ekainaren 7koa eta 14koa, hurrenez hurren.
Iruñean, 2024ko urriaren 9an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
Iragarkiaren kodea: F2414739