1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 60 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.
Aditzera ematen da ezen gora jotzeko errekurtsoa jarri dela honako deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 60 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdia (2356E/2024 Ebazpena, abuztuaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana; 2023ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 30ekoa). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2024ko urriaren 21ean.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.
Iragarkiaren kodea: F2415361