1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren behin betiko puntuazioen aurka. Ebazpen horren bidez, funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, betiere enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean adierazten den pertsonak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela eranskin horretan aipatutako lanpostuko, espezialitateko eta hizkuntzako epaimahaien behin betiko puntuazioen aurka, hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrerako hautapen prozeduren barnean, zeinak onetsi baitziren Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoarekin, interesdun guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 36/2015 Legean ezarritako gainerako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez. Eskaera hori Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko zaio, eta bertan helbide elektroniko bat adierazi beharko da, errekurtsoak hara bidaltzeko.
Iruñean, 2024ko urriaren 21ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA
IZANGAIA | LANPOSTUA | ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA |
ORREAGA MIREN IBAÑEZ LATASA | Maisu-maistrak | Haur Hezkuntza | Gaztelania |
Iragarkiaren kodea: F2415344