221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3215E/2024 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 75 lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiko lanpostuak aldatzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 1eko 1835/2024 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 75 lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiaren testua onetsi zen.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 75 lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiko lanpostuak aldatzea, destinoa Tuterako Reina Sofia ospitalean duen 64315 lanpostua deialditik kentzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2415181