2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko lan-egutegia
Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2024ko urriaren 11n egin ohiko bilkuran, onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2025eko aste barruko jaiegunen egutegia, eta zehaztu zuen zein diren urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege eguna.
–Urtarrilaren 17a, ostirala: Herriko jaieguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a, osteguna: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a, ostirala: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a, ostirala: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a, larunbata: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a, asteazkena: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 6a, larunbata: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a, astelehena: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, osteguna: Eguberri eguna.
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko urteko lanaldiaren zenbaketa 1.592 benetako lanordukoa izanen da, %100eko lanaldiari dagokionez, eta honela banatuko da:
–Bulegoetako langileen eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:20era.
–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etik 14:00era bitartekoa izanen da.
Benetako 1.592 lanordukoa izanen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko langileen urteko lanaldiaren zenbaketaren banaketa.
Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2025erako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Erripan (Odieta), 2024ko urriaren 11n.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2414897