2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen ordenantza fiskal orokorra. Hasierako onespena
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2024ko urriaren 3an, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen ordenantza fiskal orokorreko tarifak, indar har dezaten 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Jendaurreko epea iragaten baldin bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da 2025erako espedientea, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2024ko urriaren 4an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2414904