219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen lantegia eta saltokia

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Espedientea: LICACLAY/2021/3-7700W.

Sustatzailea: Ocasión Plus SL.

Jarduera: Ibilgailuen lantegia eta saltokia.

Tokia: Landazabal industrialdea, A kalea, 38 nabea.

Atarrabian, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2415191