219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, "El Monte" ureztatzeko herri-lurraren aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2024ko urriaren 9an harturiko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa "El Monte" ureztatzeko herri-lurraren aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantzan. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 174. artikuluarekin eta hurrengoekin eta 325. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Orobat, udal ordenantzako aldaketaren testua Udalaren webgunean egonen da interesdunen eskura: www.aytosesma.es.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2414806