219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Jatetxea

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko urriaren 1ean:

REV 01-OCT-24 (24/EV).

«AZTERTU DA Espina Food SLk sustatutako LIO/2024/244 espedientea. Bertan, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzen ditu, lokal bat zatitzeko eta egokitzeko, jatetxe jarduera ezartzeko, Sarasate pasealekuko 13. zenbakiko beheko solairuan. Udal-txosten teknikoak ikusita,

EBATZI DUT:

1.–Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste deklarazio edo lizentzia bat beharko da.

Kontraesanik bada, COITILaR-eko teknikariaren eranskinak, 2024ko ekainaren 14ko eta 2024ko uztailaren 16ko erregistro-datak dituztenak, lehenetsiko dira aurreko dokumentazioaren gainetik.

Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, jarraikiz COITILaR-eko kideak edo kideek 2024ko urtarrilaren 26an sinatutako jarduera sailkaturako proiektuari, eranskinari eta suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiari.

Jatetxe osoan gehienez 168 lagun sar daitezke.

Sukaldea DB SI-1eko 2. ataleko 2.1 taularen araberako itzaltze-sistema automatiko baten bidez babestuta egonen da, eta bete beharko ditu eska daitezkeen baldintzak (DB SI-4); sua pizteko arriskua duten aparatu guztiak babestu beharko ditu itzaltze-sistema horrek.

Eraikinetik ateratzeko kanpoko ateak, banatzaileen sarbide eremua izanen denak, neurri nahikoa izan behar du guztizko okupazioaren %100 ebakuatzeko, irteera bat blokeatua izateko kasuan erabiltzeko. Kontuan hartu behar da 174 lagun sar daitezkeela eta 0,90 metroko gutxieneko zabalera izan beharko duela, EKTren SS-3 oinarrizko dokumentuaren 4. puntuaren arabera. Era berean, gurpil-aulkidun erabiltzaileentzat ere izanen da.

Sute-sektore bateko esparru, solairu edo eraikin bateko irteera-ateak ebakuazioaren noranzkoan ireki beharko dira, baldin eta 50 okupatzaile baino gehiago ebakuatzea aurreikusita badute; hori guztia, EKTren SS 3 OD, 6.3b) puntuaren arabera.

Irekiera automatikoko ateek sistema bat izanen dute, non irekiera-mekanismoak edo energia-hornidurak huts eginez gero, atea irekiko baitu eta ixtea eragotziko baitu, jarraikiz CTE DB SI 3ren 6.5 apartatuari eta UNE EN 12635: 2002+A1:2009 eta UNE 85121 EX arauei.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Hautsezko itzalgailuek 21A eraginkortasun minimoa izanen dute, eta koadro elektrikoaren ondoan 34B eraginkortasuneko CO2-ko itzalgailua jarriko da.

Eskuzko babes-instalazioak seinaleztatuko dira DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoak seinaleztatuko dira DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: EFL zoruetan, eta C-s2,d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan eta zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BFL-s2 lurzoruetan, eta B-s3,d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, beteko dute SI 1 ataleko 3. puntuan espazio ezkutuei buruz ezarritakoa.

Komun irisgarria gauzatuko da DB SUA-9 1.2.6ko eskakizunen arabera, ibilbide irisgarri batekin komunikatuta, oztoporik gabeko Ø 1,50 m-ko diametroko biraketa-espazioekin, eta ingurunetik kromatikoki bereizitako laguntza-barrak, mekanismoak eta osagarriak izanen ditu.

Eragiten dioten xedapenetan, DB SUA erabileraren segurtasunean eta irisgarritasunean ezarritakoa beteko da, bai eta Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean (oztopo fisikoei eta zentzumen-oztopoei buruzkoa) ezarritakoa ere.

Barneko airearen deskarga eginen da dezelerazio-plenumaren bidez. Dimentsio egokikoak izanen dira, eta irteera horizontaleko saretak eta neurri egokikoak izanen dituzte, eta gutxienez 2,50 m-ko altueran kokatuko dira. Xedea da kanpoaldean ingurumen-alterazioak eta -nahasmenduak saihestea.

Establezimenduaren aireko zarataren aurkako isolamendu akustikoaren maila, etxebizitzei dagokienez, izanen da, gutxienez, 60 dB(A), bat etorriz xedatuta dagoenarekin Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzaren 9. artikuluan.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: azaroaren 17ko 37/2003 Zarataren Legea eta hura garatzen duten dekretuak (1513/2005 ED eta 1367/2007 ED, urriaren 19koa).

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarreko legediak arlo horretan ezarritakoarekin bat.

Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatu behar dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

–OSASUN ARLOA:

Establezimenduan kontsumitzekoak diren janariak sukaldean platereratuko dira. Sukaldean ontziteria hori gordetzeko lekua izanen du.

Gainera, jakinaraziko zaio, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu beharko duela Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 9 hilabeteko epean. Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan dago eskura, edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.

2.–Baimentzea jabari publikoa okupatzea proiektuan edo segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlanean jasotzen diren obrako elementu osagarriekin, honako baldintza hauek ezarririk:

–Jabari publikoa behar bezala seinaleztatuko da, oinezkoentzako pasabideak behar adineko zabalera izanen du, eta lokal eta atarietarako sarbidea bermatu beharko da.

–Udalak eskatzen badu, okupazioa kendu beharko da.

–Jabari publikoa okupatu baino lehen, Udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio, okupazioa egokitzeko oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio-beharren arabera.

Jabari publikoaren okupazioa edo aprobetxamendua bukatu ondoren, deklarazioa (edo ziurtagiria, hala badagokio) aurkeztu beharko da, eta bertan jaso beharko dira dagozkion tasak likidatu ahal izateko denbora (hasierako data eta bukaerako data) eta azalera okupatua. Partikularrak Udalari horren berri ematen dionean bukatuko da okupazioa edo aprobetxamendua (ordenantza fiskal arautzailea). Deklarazio hori ez aurkeztea zerga arloko arau-hauste astuntzat har daiteke, eta zehapena jartzen ahalko da Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzako Zerga Ordenantzan jasotako xedapenei jarraikiz».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2415008