219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Taberna

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko urriaren 8an:

REV 08-OCT-24 (36/EV).

«IKUSIRIK LIO / 2023 / 1952 espedientea, José María Gastaldok sustatua, Adriana Edith Cravero Di Leo ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, xedea izanik lokal bat tabernarako egokitzea José Manuel Baena Martín kaleko 5ean, beheko solairuko 4.1 lokalean, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

1.–Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Beste edozein obra osagarri egiteko, dagokion izapidea eginen da.

2024-04-16an, 2024-05-30ean eta 2024-09-11n aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira kontraesanik gertatuz gero.

Lokalaren edukierak 10 pertsona du muga.

Elikagaien Ikuskaritzaren 2024-09-28ko txostenean adierazitako gaiak:

–Jarduera lokalean dagoen biltegiratze tokiari egokitu beharko zaio.

–Jakinarazten dizugu, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu beharko duzula Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos

Iruñerriko Mankomunitatearen txostenaren kopia erantsi da (2023-08-16koa), bete daitezen bertan jasotzen diren lizentzia-baldintzak.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoan jasotzen den bezala, soinu-emisioaren kontrol iraunkorreko mugatzaile-erregistratzaile bat instalatuko da, 75 dBA-ko mugarekin, muga hori gainditzen denean musika-ekipoen soinu-etendura eragiteko.

Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, justifikatutako moldurak edo estaldurak izan ezik. Dena den, horiek ezinen dira irten 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.

Instalatu eta une oro mantenduko dira dokumentazio teknikoan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentuan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa.

Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea "DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna" oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).

Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.

Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.

Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).

Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Obrak egitean, indarreko araudian ezarritako zarata-mailak beteko dira. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 8 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu behar da jarduera sailkatuaren hasieraren eta obren bukaera jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena (inprimakia eskuragarri dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean). Halaber, inprimakian ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.

2.–Bide publikoa okupatzea:

Baimendutako okupazioa 10 m²-koa da, hesiarekin, 3 hilabetez.

Okupatu aurretik, Udaltzaingoari jakinaraziko zaio, ibilgailuen eta oinezkoen trafikoaren premietara egokitzeko.

Bide publikoan zuhaitzak edo landareak egonez gero, behar bezala babestuko dira, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 205.-209. artikuluak betez. Gainera, jabari publikoa okupatu baino lehen, udal honetako Lorategi Zerbitzuari abisatu beharko diote, horren inguruko jarraibideak betetzeko.

Udalak hala eskatuz gero, bide publikoan dauden elementuak kendu beharko dira.

Okupazioa behar bezala seinaleztatu beharko da, eta segurtasun-baldintza egokiak bermatu beharko dira.

Obran, aurkeztutako planoaren arabera, une oro egonen da itxitura edo hesi bat, akabera uniformea eta duina izanen duena. Okupatzeko lizentzia jabari publikoko zer lursailerako eskuratu den, lursail horren azalera soilik okupatzen ahalko da. Gutxieneko altuera 2 m-koa izanen da, une oro bermatuko da eustea eta egonkortasuna, eta ez du izanen oinezkoentzat arriskutsua izan daitekeen irtengunerik.

Jabari publikoaren okupazioa edo aprobetxamendua bukatu ondoren, aitorpena (edo ziurtagiria, hala badagokio) aurkeztu beharko da Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorrean, eta bertan jaso beharko dira denbora (hasierako data eta bukaerako data) eta azalera okupatua, dagozkion tasak likidatzeko. Partikularrak Udalari horren berri ematen dionean bukatuko da okupazioa edo aprobetxamendua (Ordenantza fiskal arautzailea). Aitorpen hori ez aurkeztea zerga arloko arau-hauste astuntzat har daiteke, eta zehapena jartzen ahalko da Kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzako zerga ordenantzan jasotako xedapenei jarraikiz».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2415007