219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

General kaleari izena aldatzea, eta Arrazubi kalea izendatzea

Olorizko Udalak, 2024ko abuztuaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen General kalearen izena aldatzea eta Arrazubi kalea izendatzea. Dagokion entzunaldirako epea iraganik, ez baita alegaziorik izan, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, erabaki hori behin betikoa bilakatu dela.

Erabakitakoaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko dute interesdunek, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Oloritzen, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2414928