2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen mekanika, txapa eta pintura lantegia
Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Sustatzailea: Íñigo Lerga Larrauri.
Jarduera: ibilgailuen mekanika, txapa eta pintura lantegia.
Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.
Tokia: Talluntxe poligonoa, C kalea 65, Noain; katastroko 2/801 lurzatia.
Noain Elortzibarren, urriaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2414820