219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ordenantzan. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2024ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Metautengo Udal Plan Orokorraren ordenantzaren 18. artikulua. Zehazki, 18.1.8 eta 18.1.9 puntuak sartuko dira, Metautengo herrigunean eguzki-plakak instalatzeko baldintzak arautzeko. Era berean, 4. atal berri bat eta 20.bis artikulu berri bat gehitu dira, lurzoru urbanizaezinean instalatzen diren eraikinen baldintza estetikoak eta konposizio-baldintzak arautzeko.

Onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta izapidetzen ari den proiektua ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Metautenen, 2024ko urriaren 15ean.–Alkate-udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2414887