2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
Xehetasun-azterketa, Lapoblación-Meanoko 2. poligonoko 94. lurzatian. Behin betiko onespena
Lapoblación-Meanoko Udalak, 2024ko abuztuaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Lapoblación-Meanoko 2. poligonoko 94. lurzatian.
Sustatzailea: Yolanda Gómez Apiñaniz.
Xehetasun-azterketa hori jendaurrean egon zen, argitara eman ondotik 2024ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an, eta epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lapoblación-Meanon, 2024ko urriaren 9an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2414679