219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Jarduera-lizentzia ematea. Denda eta kafetegia

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren ekainaren 26ko 49/2024 Ebazpenaren bidez, honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:

Sustatzailea: Casa Amondarain SL.

Jarduera: denda eta kafetegiaren jarduera ezartzea.

Tokia: Elizalde kalea 1, beheko solairua, Iturmendiko 2. poligonoko 600. katastro-lurzatia.

Iturmendin, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2415148