2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
24-00987 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnak epatzea, auzia izanik kirol-tasak parekatzea erroldatuen tasekin
Jaso dugu Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 24-00987 gora jotzeko errekurtsoa, Isidro Ángel Ugarte Prinek aurkeztua, hizpide duena eskaera bat, kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasak parekatu daitezen erroldatuen tasekin.
Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduari, zehazki, 12.2 artikuluari, maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berriaren arabera (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Uharten, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2414837