219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2025erako tasak, zergak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2024ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025erako tasa, zerga eta prezio publikoak. 4309/2024 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2414836