219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Estetikako eta osasun arloko produktuak fabrikatzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).

Jarduera sailkatuak: estetikako eta osasun arloko produktuak fabrikatzea.

Sustatzailea: Instituto de tecnología y estética Pharma SL.

Tokia: Badostain kalea 9, 1062. lurzatia, 1. poligonoa (Uharte).

Uharten, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2414815