I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1096/1999 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, gripearen kontrako txertoaren 70.000 mila dosi ingururen hornidura esleitzen duena, 1999-2000 kanpainarako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 10ean emandako 1096/1999 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: gripearen kontrako txertoaren 70.000 mila dosi inguru erostea, 1999-2000 kanpainarako.
-Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
-Esleipenaren prezioa: 36.327.200 pezeta, BEZa barne.
-Esleipen-hartzaileak: Laboratorios Leti S.A.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hamarrean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9909197