2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
2025erako karga-tasak. Hasierako onespena
Eulateko Udalak, 2024ko irailaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025ko ekitaldiko karga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eulaten, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.
Iragarkiaren kodea: L2415159