2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Jarduerarako baimena. Aldaketa funtsezkoa egiteko eskaera. Karparen legalizazioa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek bidezko oharrak egin ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearn 59.3 artikulua (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (lege hori garatzeko Erregelamendua onesten duena).
Sustatzailea: Obrador Aristregui SLL.
Jarduera: karpa baten legalizazioa iparraldeko lorategian.
Tokia: San Adrian kalea 15, Olloki. Katastroko 1. poligonoko 10. lurzatia.
Zubirin, 2024ko urriaren 18an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2415277