2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Ordenantza, Herritarren lana edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena
Eratsungo Udalak, 2024ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Herritarren lana edo auzolana arautzen duen ordenantza.
Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako udal erabakia Udalaren iragarki-taulan jarriko direla jendaurrean, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Udal idazkaritzan dagoen espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.
Eratsunen, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2414913