219. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Metalezko modulu aurrefabrikatuak diseinatzea, fabrikatzea eta bidaltzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek aukera izan dezaten alegazioak egiteko epe horretan; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: TresD MODULAR SL.

Jarduera: metalezko modulu aurrefabrikatuak diseinatzea, fabrikatzea eta bidaltzea.

Tokia: Aratzuriko 2. poligonoko 735. lurzatia, Aratzuri-Orkoien industrialdeko E kalea, 3 zenbakia.

Oltza Zendean, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2414944