2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Barañaingo Herri Zaharreko RF lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua onestea
Hiri-jarduketarako plan bereziaren (aurrerantzean, HJPB) ingurumen-ebaluazio estrategikoa, Barañaingo Herri Zaharreko RF lurzatian —1 poligonoko 239 katastro-lurzatiari dagokio— kudeatzen ari dena, 2023ko abuztuaren 25eko eskabide batekin hasi zen: 7103/2023 sarrera-erregistroa du, eta Alrucea Promociones Inmobiliarias SLUk aurkeztu zuen; eskabide horrekin batera, HJPB aldatu bat eta ingurumen-dokumentu estrategiko bat (aurrerantzean, IDE) aurkeztu ziren.
Hiri-jarduketarako plan berezia onetsi egin zen 2024ko martxoaren 19an, alkatearen 307/2024 ebazpenaren bidez, eta jendaurreko informazioko aldia ezarri zen, 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (apirilaren 11koa) iragarkia jarrita, ingurumen-ebaluazio estrategikoarekin batera.
Izapidetzeen helburu den HJPBa arkitekto hauek sinatu dute: Juan Miguel Otxotorena Elicegui, Carlos Díaz Delgado eta Nuño Mardones Fernández de Valderrama, zeinek Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 1061, 3682 eta 4446 elkargokide-zenbakiak baitituzte, hurrenez hurren. Dokumentua ikus-onetsi gabe dago, eta ez da beharrezkoa hori egitea, tresnaren izaera dela eta.
HJPBak IDE bat barne hartzen du, Jon Aseguinolaza Braga biologoak sinatua (19824-ARN elkargokide-zenbakia du). Dokumentua ikus-onetsi gabe dago, eta ez da beharrezkoa hori egitea, tresnaren izaera dela eta.
Aurkeztutako IDEak alderdi hauek jasotzen ditu:
–Inguruaren ezaugarriak.
–Baldintzatzaileen azterketa.
–Ingurumen-inpaktuen identifikazioa.
–Proposatutako neurri zuzentzaileak.
–Ingurumen-jarraipeneko eta -zaintzako programa.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 a) eta b) artikuluen arabera, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua (aurrerantzean, IEE) eginen zaie, bai planen aldaketa txikiei bai udalerri mailan hedadura txikiko eremuen erabilera ezartzen duten planei.
Izapidetzen ari den HJPBaren irismena aintzat hartuta, eta indarreko planeamenduko xedapenak aldatzen zaizkion eremu urri batera mugatzen denez, adierazitako HJPB hori IEE sinplifikatuaren mende dagoela jotzen da.
HJPBa planteatu da 1991ko hiri-antolamenduko plan orokorrean "RF lurzati" izendatutako lurzatiaren eraikigarritasuna areagotzeko; antolamendu-plan hori dago indarrean udalerrian. Eraikigarritasuna areagotzearen helburua da lurzatia garatu ahal izatea, ez baita garatu 1996tik (urte horretan onetsi zen Herri Zaharra eraldatzea, baina lurzati hori ez zen planean sartu; horrenbestez, ez zuen jaso gainerako eremuak jaso zuen eraikigarritasuna nabarmen areagotzeko baimena; areagotze horrekin, eremua garatzea lortu zen).
HJPBa erabat sendotutako eta urbanizatutako ingurune batean garatu da; hala, Barañaingo ekialdean eraiki gabe dagoen lurzati bakarra da. Gainera, adierazi denez, bizitegi-erabilerarako eraikitzeko aukera aurreikusten zaio lurzatiari. Beraz, eremuak ez du ingurumen-balio esanguratsurik, berez sortutako landaredia bakarrik baitu (baliorik gabeko landaredia da, eta higiene- eta osasungarritasun-arazoak eragiten ditu, onura baino gehiago). Eremuko faunari dagokionez, muridoak eta hiri-hegaztiak (usoak) baino ez daude, eta ez da inolako faunaren babesleku.
Eremua ez da naturagune babesturen baten parte, ez eta espezie mehatxatuak dauden eremuren baten parte ere. Aztarnategi katalogaturik ere ez dago eremuan, ez eta ondasun eta elementu babesturik ere (ez Nafarroako Gobernuari dagokionez, ez Barañainen indarrean den antolamendu-katalogo orokorrari dagokionez).
HJPBaren parte gisa, eta, zehazkiago, herritarren parte-hartzeari dagokion aurretiazko partean, zenbait aukera aztertu ziren, zeinak IDEan jaso baitira. Guztietan gauza bera planteatzen da oro har (lurzatiaren iparraldean eta hegoaldean eraikitzea, konfigurazio desberdinekin), eta guztiek dute antzeko eragina ingurumenari dagokionez.
Ikuspegi akustikoa kontuan hartuta, eta Iruñerriko hiri-aglomerazioaren zarataren mapa estrategikoekin (hirugarren fasea, 2018) bat etorriz, eremua bizitegi-area akustikoan dago, eta HJPBak ez du aldaketarik planteatzen sailkapen horretan. Eremuan egikaritzen diren etxebizitzetan, kasu guztietan bete beharko dira kalitate akustikoa eta immisio-mailak.
Afekzio aeronautikoen ikuspegitik, HJPBak Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren aldeko txostena du; beraz, jotzen da ez dela Iruñeko aireportutik eratorritako arriskurik, aireportu horren konoan baitago Barañain.
Aurreikusitako inpaktuak, zeinak oso mugatuak baitira, zuzenean lotuko zaizkio eraikin berrien egikaritzeari (garapen urbanistiko guztietan daude):
–Erliebearekiko afekzioa, bolumen bat izanen baita lehenago ez zegoen tokian. Adierazi behar da, hala ere, eremuan dagoenaren antzekoa izanen dela azken bolumetria.
–Hondakinak eta ur-kontsumoak areagotzea, etxebizitza berrien ondorioz.
–Zarata areagotzea, eremuko biztanleen eta haiei lotutako ibilgailuen ondorioz.
HJPBan neurri zuzentzaile hauek proposatzen dira (IDEan jasoak):
–Landaredia tokira egokitu beharko da, eta landare autoktonoak hautatu beharko dira. Inpaktu bisual larria eragiten duten ezpondak eta erremateak saihestuko dira urbanizazio-ertzetan.
–Aztertu beharko dira obren egikaritzeak eta jarduketa osagarriek eragindako eremuak; besteak beste, instalazio osagarriak, zabortegi eta obra-hondakindegi berriak, drainatze-sarea, etab.
–Lur-soberakinik gelditzen bada, indarrean dagoen araudiaren arabera kudeatuko da.
–Biodibertsitate-irizpideei jarraituko zaie berdeguneak diseinatzeko eta oro har landaredia tratatzeko lanetan.
–Urbanizazioan, ahalegina eginen da eremu zolatu ez-iragazkorrak mugatzeko, lurzoruaren berezko iragazte-ahalmena mantentzeko.
–Lurzatiko berdeguneetan, argiteria jartzea beharrezkoa bada, kontsumo baxua duten eta argi-kutsadura saihesten duten argiztapen-sistemak erabiliko dira.
Ingurumen-jarraipenari dagokionez, HJPBaren eremua garatzean, ingurumenaren gaineko eragin negatiboak minimizatzeko adierazitako neurri zuzentzaileak bermatzearen alde eginen da.
Espedientean jasotako txostenak kontuan hartuta eta ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura behar bezala garatu dela jota.
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Eraginaren Ataleko buruak 2023ko irailaren 7an egindako txostena ikusirik, non zehazten baita abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen (ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena) 10.3 artikuluan aurreikusitakoa, hau zehazten da ingurumen-organoari dagokionez: "lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituak dituzten toki-erakundeek ingurumen-organo gisa jardunen dute, Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. (...) "eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki da:
Lehena.–Barañaingo Herri Zaharreko RF lurzatian —1 poligonoko 239 katastro-lurzatiari dagokio— izapidetzen ari den HJPBaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa formulatu da, eta jo da ez duela ingurumen-afekzio esanguratsurik eragiten. HJPBaren garapenean eta gauzatzean, ingurumen-txosten estrategikoan bildutako neurri prebentibo eta zuzentzaileak aplikatuko dira.
Bigarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hiri-jarduketarako plan bereziko ingurumen-txosten estrategikoa argitaratzea formulatzen denetik hamar egun balioduneko epean eta, halaber, ingurumen-organoaren eta Barañaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea.
Hirugarrena.–Urbanismo eta Idazkaritza alorrei eta interesdunei erabaki honen berri ematea, dagozkion ondorioetarako.
Barañainen, 2024ko urriaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
I. ERANSKINA.–HIRI-JARDUKETARAKO PLAN BEREZIAREN ETA INGURUMEN-ADIERAZPEN ESTRATEGIKOAREN LABURPENA
HJPBa planteatu da 1991ko hiri-antolamenduko plan orokorrean "RF lurzati" izendatutako lurzatiaren eraikigarritasuna areagotzeko; antolamendu-plan hori dago indarrean udalerrian. Eraikigarritasuna areagotzearen helburua da lurzatia garatu ahal izatea, ez baita garatu 1996tik (urte horretan onetsi zen Herri Zaharra eraldatzea, baina lurzati hori ez zen planean sartu; horrenbestez, ez zuen jaso gainerako eremuak jaso zuen eraikigarritasuna nabarmen areagotzeko baimena; areagotze horrekin, eremua garatzea lortu zen).
HJPBa erabat sendotutako eta urbanizatutako ingurune batean garatu da; hala, Barañaingo ekialdean eraiki gabe dagoen lurzati bakarra da. Gainera, adierazi denez, bizitegi-erabilerarako eraikitzeko aukera aurreikusten zaio lurzatiari. Beraz, eremuak ez du ingurumen-balio esanguratsurik, berez sortutako landaredia bakarrik baitu (baliorik gabeko landaredia da, eta higiene- eta osasungarritasun-arazoak eragiten ditu, onura baino gehiago). Eremuko faunari dagokionez, muridoak eta hiri-hegaztiak (usoak) baino ez daude, eta ez da inolako faunaren babesleku.
Eremua ez da naturagune babesturen baten parte, ez eta espezie mehatxatuak dauden eremuren baten parte ere. Aztarnategi katalogaturik ere ez dago eremuan, ez eta ondasun eta elementu babesturik ere (ez Nafarroako Gobernuari dagokionez, ez Barañainen indarrean den antolamendu-katalogo orokorrari dagokionez).
HJPBaren parte gisa, eta, zehazkiago, herritarren parte-hartzeari dagokion aurretiazko partean, zenbait aukera aztertu ziren, zeinak IDEan jaso baitira. Guztietan gauza bera planteatzen da oro har (lurzatiaren iparraldean eta hegoaldean eraikitzea, konfigurazio desberdinekin), eta guztiek dute antzeko eragina ingurumenari dagokionez.
Ikuspegi akustikoa kontuan hartuta, eta Iruñerriko hiri-aglomerazioaren zarataren mapa estrategikoekin (hirugarren fasea, 2018) bat etorriz, eremua bizitegi-area akustikoan dago, eta HJPBak ez du aldaketarik planteatzen sailkapen horretan. Eremuan egikaritzen diren etxebizitzetan, kasu guztietan bete beharko dira kalitate akustikoa eta immisio-mailak.
Afekzio aeronautikoen ikuspegitik, HJPBak Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren aldeko txostena du; beraz, jotzen da ez dela Iruñeko aireportutik eratorritako arriskurik, aireportu horren konoan baitago Barañain.
Aurreikusitako inpaktuak, zeinak oso mugatuak baitira, zuzenean lotuko zaizkio eraikin berrien egikaritzeari (garapen urbanistiko guztietan daude):
–Erliebearekiko afekzioa, bolumen bat izanen baita lehenago ez zegoen tokian. Adierazi behar da, hala ere, eremuan dagoenaren antzekoa izanen dela azken bolumetria.
–Hondakinak eta ur-kontsumoak areagotzea, etxebizitza berrien ondorioz.
–Zarata areagotzea, eremuko biztanleen eta haiei lotutako ibilgailuen ondorioz.
HJPBan neurri zuzentzaile hauek proposatzen dira (IDEan jasoak):
–Landaredia tokira egokitu beharko da, eta landare autoktonoak hautatu beharko dira. Inpaktu bisual larria eragiten duten ezpondak eta erremateak saihestuko dira urbanizazio-ertzetan.
–Aztertu beharko dira obren egikaritzeak eta jarduketa osagarriek eragindako eremuak; besteak beste, instalazio osagarriak, zabortegi eta obra-hondakindegi berriak, drainatze-sarea, etab.
- Lur-soberakinik gelditzen bada, indarrean dagoen araudiaren arabera kudeatuko da.
- Biodibertsitate-irizpideei jarraituko zaie berdeguneak diseinatzeko eta oro har landaredia tratatzeko lanetan.
- Urbanizazioan, ahalegina eginen da eremu zolatu ez-iragazkorrak mugatzeko, lurzoruaren berezko iragazte-ahalmena mantentzeko.
- Lurzatiko berdeguneetan, argiteria jartzea beharrezkoa bada, kontsumo baxua duten eta argi-kutsadura saihesten duten argiztapen-sistemak erabiliko dira.
Ingurumen-jarraipenari dagokionez, HJPBaren eremua garatzean, ingurumenaren gaineko eragin negatiboak minimizatzeko adierazitako neurri zuzentzaileak bermatzearen alde eginen da.
Iragarkiaren kodea: L2414266