2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Jarduera-lizentziaren eskaera. Udaletxea egokitzea
Arroizko Udalak espediente bat sustatu du, jarduera sailkatu bat lortzeko, Arroizko udaletxea egokitzeko obrarako (I. fasea), Foruen Plazako 1ean.
Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela udal idazkaritzan, hamabost egunez, hura azter dadin eta, kasua bada, aurkez daitezen bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak. Hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 48. artikulua (foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak) eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 58.1m) eta 59. artikuluak (foru dekretu horrek onesten du 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arroitzen, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2415317