2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia ematea. Metalgintza lantegia
Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia bat eman dela, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak (argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an):
Lizentzia eman den eguna: 2024ko urriaren 11.
Sustatzailea: Inoxmetal Mantenimiento Industrial y Carpintería de Inoxidable SL.
Jarduera: metalgintza lantegia.
Tokia: Travesía kalea, A kalea 14 eta 15, Mutiloa.
Mutiloan, 2024ko urriaren 7an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2414825