218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

327E/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" deialdirako baimendutako kreditua. 2023ko deialdia. DDBN identifikazioa: 668621.

Espainiak 2021-2023 urteetarako aurreikusitako inbertsio eta berrikuntzak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotzen dira, mekanismo horren esparruan finantza-laguntza jaso ahal izateko. Plan hori Kontseilu Europarrak berretsi du, 2021eko uztailaren 13ko Betearazpen Erabakiaren bidez.

Azaroaren 2ko 948/2021 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzen duten inbertsioak egiteko laguntza programetara zuzendutako dirulaguntzak emateko modua; horien bidez, abeltzaintza ustiategietako simaurrak kudeatzeko sistemak hobetzeko jarduketak, barazkien, lore moztuen eta landare apaingarrien berotegien erabateko modernizazioa eta eraldatzea, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien eraginkortasun energetikorako jarduketak eta abeltzaintzako azpiproduktuen eta nekazaritzako biomasaren energia aprobetxatzeko jarduketak laguntzen dira eta, halaber, doitasuneko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren eta 4.0 teknologien erabilera sustatzen da (948/2021 Errege Dekretua, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzeko Planaren (III) barruan inbertsio proiektuak gauzatzeko estatu-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan).

Errege dekretu horrek ezartzen du autonomia erkidegoetako organo eskudunek beren lurraldeetan laguntza deialdiak argitaratuko dituztela, eta aurkeztutako eskaerak kontrolatu eta laguntzak eman eta ordainduko dituztela. Laguntza horiei lotutako gastuaren %100 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Ministerioak finantzatzen du.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako ministroaren 2024ko irailaren 3ko ebazpen baten bidez, funtsen lurraldekako banaketa berria onetsi da, eta 148.662,88 euro gehiago esleitu zaizkio Nafarroari. Funts horiek itxarote-zerrendako espedienteetarako laguntzak emateko erabili nahi dira. Zerrenda hori honako ebazpen honen bidez eratu zen: 162E/2023 Ebazpena, uztailaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" onetsi eta ezesten dituena.

Horren aurretik, onetsi behar da baimendutako kreditua handitzea, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 354E/2022 Ebazpenean ezarri bezala. Izan ere, ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" emateko 2022ko bigarren deialdia eta haren oinarri arautzaileak.

Ebazpen honetan aurreikusitako gastua oso-osorik Estatuko Aurrekontu Orokorretatik ordainduko da, Europar Batasunaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean, eta, zehazki, 3. osagaiko 4. inbertsioarekin lotuta dago.

"4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" izeneko deialdian, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 354E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen hartan, ebazpen zatiko 3. puntuan ezarrita dago aurrekontu-zuzkidurari 10.000.000 euro gehitzen ahalko zaizkiola gehienez, Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatuta, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 196E/2024 Ebazpenaren bidez baimendutako kredituari 148.662,88 euro gehitzea. Ebazpen horren bidez kreditu gehikuntza onesten da "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" izeneko 2023ko deialdian.

2. Honen bidez baimentzen den gastuaren zenbatekoa ordainduko da 2024ko gastu aurrekontuko "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako laguntzak (PEP E21/000458-04 elementua) izeneko 720004 72200 7700 412110 SEM partidaren baliokidea den eta 2025eko ekitaldian horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2415197