218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4480E/2024 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako 2024rako gastua handitzea baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 743540.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 16an emandako 795/2013 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Ondoren, deialdiari zenbait aldaketa egin zaizkio, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 27ko 208/2018 Ebazpenean, apirilaren 2ko 500E/2019 Ebazpenean eta maiatzaren 28ko 1951E/2021 Ebazpenean jaso direnak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 14ko 192E/2024 Ebazpenaren bidez, 550.000,00 euroko gastua baimendu zen 2024rako.

Urtean zehar eskaeren kopurua handitu da, eta, beraz, gaur egun gastu-aurreikuspena 650.940,70 eurokoa da, 107 eskaera aurkeztu baitira. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.

Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 150.000,00 euro gehiago baimentzea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 150.000,00 euroko gastu gehigarria baimentzea desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako, 2024ko gastu-aurrekontuaren partida honen kargura: "Laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia sektoriala." izeneko 950001 96100 4709 241118 (PEP: E-22-000530-01) partida. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta zenbait aldaketa egin zaizkie, otsailaren 27ko 208/2018 Ebazpenean, apirilaren 2ko 500E/2019 Ebazpenean eta maiatzaren 23ko 1954E/2024 Ebazpenean jaso direnak. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 743540 zenbakia du deialdiak.

2. Gehikuntza honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2415280