1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4445E/2024 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez handitzen baita "Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak" emateko deialdirako gastua. DDBN identifikazioa: 743457.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 22ko 682E/2024 Ebazpenaren bidez, 1.600.000 euroko gastua baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak emateko, 2024ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 682E/2024 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du gastua aldatzea eta 119.197 euro gehitzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua, deialdi horretara bideratutako kredituari 119.197 euro gehituta.
2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 119.197 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2024ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura ordainduko da.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2415278