218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 24-01511 errekurtsoa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Gora jotzeko 24-01511 errekurtsoa jarri du Juan Jesús Mindeguía Guruceagak Mankomunitatearen Batzar Orokorraren erabakiaren kontra, 2024ko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruzkoa baitzen. Hala bada, mankomunitate honek erabaki du administrazio espediente hori igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegira, eta iragarki honen bidez epatzen dira espedientean interesdun diren guztiak, aipatu auzitegian ager daitezen, hamar egun balioduneko epean. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Berriozarren, 2024ko urriaren 14an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2415160