218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkateak bereganatzea Kultura eta Euskarako Informazio Batzordeko burutza

Zizur Nagusiko alkateak 1702/2024 Ebazpena eman zuen 2024ko urriaren 16an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Alkatetzak, dekretu bidez, Irantzu Zabalza Aguirre andreari eskuordetu zion Kultura eta Euskararen informaziorako eta jarraipenerako udal batzorde iraunkorraren burutzaren eskudantzia, honako hauek aintzat harturik: Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluak eta aipatu batzordeak 2023ko uztailaren 5eko bilkuran egindako proposamena.

Irantzu Zabalza Aguirre andrea ez dagoenez, ezin izanen du informazio batzorde horren hurrengo bilkurarako deialdia egin, ezta bertako buru izan ere.

Hori dela eta, egokitzat jotzen da alkateak bereganatzea eskuordetutako burutza, Kultura eta Euskarako Informazio Batzordeak funtzionamendu zuzena izate aldera.

Kontuan harturik Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. eta 125. artikuluak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Kultura eta Euskararen informaziorako eta jarraipenerako udal batzorde iraunkorraren burutza, 2024ko urriaren 16ko bilkurarako.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, AFEren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatzen denetik aurrera.

3. Udalbatzari eskumenen bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zizur Nagusian, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2414990