218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2024ko urriaren 14ko 2024-0082 Ebazpenaren bidez, Utergako Udaleko alkateak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eman diola eskuordetzan Udaleko zinegotzi den Miguel Izu Arbeloari; udaletxe honetan eginen da ezkontza, 2024ko azaroaren 16an. Hori dena, honako arau hauek bete beharrez: urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikulua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Utergan, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2415058