2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Industriako zinegotzi ordezkari bereziaren izendapena
Urriaren 15eko 26/2024 Dekretua.
Industriako zinegotzi ordezkari bereziaren izendapena.
Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedaturikoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), Alkatetzak eskudantzia jakin batzuk eman diezazkioke eskuordetzan edozein zinegotziri, zeregin zehatzetarako, nahiz eta zinegotzi hori tokiko gobernu batzarreko kide ez izan.
Eskuordetze bereziak barne hartzen ditu, eskuordetzearen xedeari dagokionez, udal arloetan sartutako gaiekin zerikusia duten jarduerak zuzendu eta kudeatzeko ahalmenak, bai eta horien barne-antolaketarako ahalmena ere, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena. Kasu horretan, eskuordetze orokor bat bere gain duen zinegotziak izanen du eskuordetze bereziko zinegotzien jarduna gainbegiratzeko ahalmena, baldin eta azken horren eskuordetze berezia haren arlokoa bada, arlo horretan, hain zuzen, zeregin jakin batzuk egitekoa.
Aurreko alkatetzak lanpostuen azterketa bat eskatu eta jaso zuen, eta han deskribatzen da udalaren antolamendu-egitura eta egitura funtzionala, eskumen-arloetan banatuta.
Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Arloaren eskumen esparruan, besteak beste, tokiko garapena eta sustapen ekonomikoa sartzen dira, eta horien barnean merkataritzaren eta industriaren ekonomia sektoreak daude.
Industriaren sektorea elementu eragilea da, eta ahalbidetzen du ekonomiak etengabe aurrera egin dezan. Hala, helburu ekonomikoak ez ezik, helburu sozialak ere sortzen ditu, eta enplegurako aukerak, bai eta berrikuntzaren eta baliabideen hobekuntzaren arloko lorpenak ere.
Horrenbestez, sektore hori bereziki zaindu behar da, eta hala justifikatzen da zinegotzitza berezi bat ezar dadin, haren ardura eta kudeaketa bere gain izanen dituena.
Horiek horrela, bada, eskuordetzeak ahalmen hauek barne hartzen ditu, gai horri dagokion eskumen esparruari loturik betiere: zuzendaritza, barne antolaketa eta jardueren kudeaketa, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena eta aurrekontua kudeatzekoa.
Eskuordetze-proposamena jaso duen pertsonak onartu egin duela jakin da.
Erabiliz ematen zaizkidan eskudantziak, honako hauen bidez eman ere: apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.3 artikulua (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak) eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43, 44. eta 45. artikuluak (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren bidez),
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Industria gaietan, eskuordetze berezia egitea Iñaki Oskar Oca Pérezi, dekretu honetan azaldutako moduan.
Bigarrena.–Aditzera ematea dekretu honen bidez eginiko eskuordetzea honako araubide juridiko honi loturik dagoela:
a) Eskuordetzeak ahalmen hauek barne hartzen ditu: zuzendaritza, barne antolaketa, jardueren kudeaketa eta gaiari buruzko proposamenak egitea, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena eta aurrekontua kudeatzekoa; ahalmen horiek, hain zuzen, Tafallako Udaleko Alkatetzaren esku egonen dira.
b) Alkatetzak gordeko ditu hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzak emateko ahalmena eta eskuordetutako eskumen bereziei buruzko informazio zehatza jasotzekoa.
c) Ulertuko da eskuordetzeak ez duela denbora-mugarik eta errebokatu arte iraunen duela.
d) Alkatetzak noiznahi berreskuratzen ahalko ditu eskuordetzan emandako eskumenak, edo eskuordetzea errebokatu dezake.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea zinegotzi ordezkari berezi izendaturiko pertsonari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Eskuordetzearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat ikusgai jartzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.
Bosgarrena.–Erabaki hau Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Arloari helaraztea.
Seigarrena.–Udalbatzari dekretu honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Zazpigarrena.–Ezartzea eskuordetze honen eraginkortasuna sortuko dela dekretu honen datan, aurretik jasota geratu delarik eskuordetutako pertsonak kargua onartu duela.
Tafallan, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2415078